'El porvenir ' emango dute Modelon, ostegunean

Zarauzko hitza 2017ko ots. 7a, 09:00
'El porvenir' filmaren zati bat.

Modelo Zine Klubaren neguko bigarren filma emango dute otsailaren 9an. Oraingo honetan, Mia Hansen-Love frantsesaren lana izango da ikusgai; jatorrizko hizkuntzan emango dute, gaztelaniazko azpitituluekin.

Neguko denboraldiari martxoaren 9an emango diote amaiera, Juan Miguel del Castillo espainiarraren Techo y comida film emanaldiarekin.

Emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira, eta sarrerak 5 euro balio du.