Zarauzko Kirol Sariak

Irudietan: Kirol Sariak

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 4a, 13:36

Atzo iluntzean izan zen Zarauzko Kirol Sarien ekitaldia, Modelo aretoan.

Hunkituta jaso zituzten aitortzak Maite Lizasok, Aitor Frantzesena Gallo-k, Zarauzko Emakume Korrikalariek, Zarauzko Halterofilia Taldeak, Aitor Urbitarte Txangurro-k, Idoia Malok eta Leihoak Zarautz enpresak.

Iaz zendu ziren Pako Urkia, Juan Mari Urdangarin Xuper eta Txus Ugarte ere omendu zituzten, "bizitza osoa kirolaren alde eman dutenagatik".