Argitaratu dituzte Aldapetako etxeen zozketarako behin behineko zerrendak

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 15a, 11:00
Aldapetako eraikinaren fotomuntaketa. (Zarauzko Udala)

Etxebideren webgunean, Zarauzko Udaleko webgunean nahiz Zarautz Lurren kontsulta daiteke.

Aldapetako 30 etxe tasatuen zozketan sartzeko 493 eskaeratatik 422 onartu dituzte. Interesa dutenek Etxebideren webgunean dute etxebizitza eskaeraren egoera ezagutzeko aukera. Gaur bertan publikatu dute zerrenda atari horretan. Udaleko webgunean zein Zarautz Lur elkarte publikoaren bulegoan (Salegi kalea, 14) ere ikusgai jarriko dute.

Orain jendaurreko epea zabalduko da, eta errekurtsoak martxoaren 15era arte jarri ahalko dira, ondoko bi bideetatik:

  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia 13 -5.a - 20004 Donostia.
  • Aurrez aurre: Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzua, Andia 13 behea - 20004 Donostia. Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak bitartean.