Irudietan: Santa Klarako pasabideko obrak

Zarauzko hitza 2017ko ots. 16a, 12:28

Astelehenean itxi zuten Santa Klarako trenbide gaineko pasabidea, eta aurki hasiko dira lur azpikoa egiteko lanekin. Momentuz, bidearen bi aldeak hesitu dituzte, eta oinezkoek Bizkaia kaletik egin behar dute joan-etorria. Era berean, Lagunak jatetxearen aurreko hondakinen edukinontziak kendu dituzte, eta Astazubi plazan obrako biltegia atontzen ari dira; gune horretako hondakinen edukinontziak espaloira lekualdatu dituzte, gainera.