ZAEko zortzikoa Euskadiko txapeldun

Zarauzko jubenil mutilen zortzikoa (Joxeju Olasagasti).

Igandean, aulki mugikorreko 50 ontzi bildu ziren Orion, Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa jokatzeko. Zarauzko Arraun Elkarteak bi ontzi uretaratu zituen, eta urrezko domina bat eskuratu zuen, jubenil mutilen zortzikoarekin. Jubenil mutilen laukoa seigarren sailkatu zen.