Otsaileko osoko bilkuraren nondik norakoak

Atzo egin zuten otsaileko udalbatzarra, hainbat gai aztertu eta bozkatzeko. Gehiengoa aho batez onartu zuten. Osoko bilkuraren bukaeran, ELAren mozioa aurkeztu zuten EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek kiroldegiko langileen auziaren inguruan, urgentziz. Ez zen aurrera atera.

Hona hemen aztertu zituzten gaiek eman zutena:

  1. Zinegotzi kargua hartzea. Patxi Elolak hartu du Pablo Garciaren lekua, PSE-EEko zinegotzi gisa.
  2. 2017ko urtarrilaren 26ko bilkuraren akta onartzea. Aho batez onartu zuten.
  3. Alkatetzaren dekretuaren kontrola: 2017ko urtarrilaren 23tik otsailaren 17ra. Aho batez onartu zuten.
  4. Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien kontrola: 2017ko urtarrilaren 23tik otsailaren 13ra. Aho batez onartu zuten. EH Bilduko Naiara Carvajalek ohartarazi zuen otsailaren 13an udalak kirol zerbitzuen inguruko klausulak onartu eta Europara bideratu zituela, argitara zitzan, eta horri lotuta urgentziazko mozioa aurkeztuko zuela bere alderdiak, Irabazi Zarautzekin batera, urgentziaz, udalbatzarraren bukaeran.
  5. 2017. urteko aurrekontu orokorra. Behin betiko onarpena. Gehiengoz onartu zuen, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek kontra bozkatu zuten.
  6. Urtetako zabortegiko lixibiatuak jasotzeko biltegia eraikitzekoplan berezia. Behin betiko onarpena. Aho batez onartu zuten.
  7. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria: Katealegaia S.L. (Abendañon industria-pabilioi bat eraikitzea. Aho batez onartu zuten. 
  8. Udalerrian taxibus zerbitzua sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartzea. Aho batez onartu zuten. 
  9. Herritarren partaidetzarako erakunde arteko espazioari atxikitzea. Aho batez onartu zuten. EH Bilduk aldeko boto kritikoa eman zuen.
  10. Irabazi Zarautz udal taldeak aurkeztutako proposamena: Garoñako zentral nuklearra behin betiko suntsitzeko, eta progresiboki energia nuklearra baztertzen joateko mozioa. Aho batez onartu zuten.
  11. Irabazi Zarautz udal taldeak aurkeztutako proposamena: Tasa turistikoari buruzko mozioa. Puntuka bozkatu zuten. Lehenbiziko puntua aho batez onartu zuten, eta bigarrengoa ez zen aurrera atera. Irabazi Zarautzek eta EH Bilduk alde bozkatu zuten (8 boto) eta EAJk nahiz PSE-EEk kontra (12 boto).
  12. EH Bildu udal taldeak aurkeztutako proposamena: Guernica Gernikara mozioa. Gehiengoz onartu zuten, EH Bildu eta EAJren botoekin. Irabazi Zarautz abstenitu egin zen eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.
  13. EH Bildu udal taldeak aurkeztutako proposamena: Etxegabetzeak ekiditeko gizarte laguntzen aurrean, finantza erakundeek duten jarrera salatzeko mozioa. Hau eta ondorengo mozioa erretiratu egin zituzten, EH Bildu eta EAJ adostasun batera heltzeko eta hurrengo osoko bilkura batean aurkezteko asmoarekin.
  14. EAJ udal taldeak aurkeztutako proposamena: Etxegabetzeak ekiditeko mozioa. Aurrekoarekin batera, erretiratu egin zuten, arrazoi beragatik.
  15. PSE-EE udal taldeak aurkeztutako proposamena: Erradiazio magnetikoak murrizteko mozioa. Aho batez onartu zuten.
  16. Eskari galderak. EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek ELA sindikatuaren mozioa aurkeztu zuten, urgentziz, kiroldegiko langileen lan baldintzei eta kiroldegiko pleguei lotuta. Urgentzia aho batez onartuta, kiroldegiko langileak pairatzen ari diren egoeraren aurrean arduraz jokatu eta arazoari konponbidea emateko mekanismoak martxan jartzeko eskatu zuten. Horrekin lotuta, pleguen publikazio prozesua geldiarazteko eskatu zuen, langileen lan baldintzak bermatzeko beharrezkoak diren klausuak jasota gelditu daitezen. Ez zen aurrera atera, EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu baitzuten.

 

Erlazionatuak

Osoko bilkura izango da ostegunean

Zarautz

Hileko azken ostegunero bezala, udalbatzarra egingo dute etzi, hainbat gai aztertu eta bozkatzeko.