'Auzoz auzo' heldu da Salbide eta Langako plazara

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 27a, 18:30
Hainbat txukunketa egingo dituzte aste honetan Salbiden. (Zarauzko Udala)

Parkea estaltzeko obrak egiten ari direla aprobetxatuz, hainbat txukunketa egingo dituzte aste honetan Salbiden.

Besteak beste, bankuak eta frontoia margotu, zuhaitzak berlandatu eta mantenu lanak egingo dituzte kirol instalazioetan. Horrekin batera, konpontzeko presa duten hondoratutako baldosa gunek ere konponduko dituzte. "Etorkizuneko Salbideko parke estalia udaberrirako prest egongo da, eta plaza hau oso erabilia izango da", nabarmendu du Iban San Martin Obra Txiki eta Zerbitzuetako zinegotziak. Hori dela eta, bizikletak uzteko gune gehiago ere jarriko dituzte, "berritutako gunez gozatzera etortzen diren pertsona guztiek bizikleta egoki uzteko aukera izan dezaten".

Era berean, Langako plazan 25 banku ordezkatuko dituzte eta arrapala bat ere eraikiko dute parkerako sarbidea irisgarria izan dadin. Horrekin batera, plaza baldeadorearekin garbitu eta lore berriak landatuko dituzte.