Euskara sustatzeko diru-laguntzen deialdia onartu du udalak

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 22a, 09:00

Dagoeneko egin daitezke eskaerak, HAZen.

Urtero legez, aurten ere diru-laguntzak emango ditu udalak euskara sustatzeko. Urtean zehar euskararen inguruko jarduerak egingo dituzten pertsona eta erakundeek, establezimenduetako errotuluak zein irudi korporatiboa euskaratu nahi dutenek nahiz webguneak euskaraz jartzeko asmoa dutenek dagoeneko eska dezakete laguntza. Atzo argitaratu zituzten deialdiak GAOn, eta atxikitako dokumentuetan daude xehetasunak.