Zarautzen egingo dute 2019ko Kilometroak

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 25a, 11:33
2004ko Kilometroak Zarautzen (Nerea Uranga).

Salbatore Mitxelena Ikastolak iragarri du bere webgunean "2019. urteko Kilometroak antolatzeko ohorea" izango duela.

Ikastolen festa hartuko duen hirugarren aldia izango da. Lehenengoa, 1987an izan zen, eta bigarrena, 2004an, Orioko Herri Ikastolarekin eta Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoarekin batera antolatuta, Zarautzen eta Orion, Itsaso zahar, olatu berri leloarekin.

Hamabost urte geroago, beraz, Kilometroak antolatzeko ardura izango du Salbatore Mitxelena Ikastolak. Azalpen gehiagorik ez dute eman, baina ondorengo mezua igorri dute: "Prestatzen hasi, guztion eskuak beharrezkoak izango ditugu eta".