Udaberriko lore eta landareen azoka izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 29a, 09:00
Udaberriko lore eta landareen azoka, iaz.

Hamaikagarren urtez, Zarauzko Udalak eta Dekolore natur azokak udaberriko lore eta landareen azoka antolatu du larunbat goizerako. Bertaratzen direnek, lore eta landare naturalak; kosmetikako eta medikuntza-naturaleko produktuak nahiz sendabelarrak aurkituko ditu Zigordia kalean atonduko dituzten postuetan, 10:00etatik 14:30era.