Korrikaren aldeko elektrotxarangak herrigunea girotu du

Zarauzko hitza 2017ko api. 1a, 20:01

Gauean erromeria izango da Musika Plazan.

Ostegunean abiatu zen 20. Korrika Otxandiotik (Bizkaia), eta 2.535 kilometroko ibilbidea eginda, apirilaren 9ean emango diote bukaera Iruñean. Bide horretan, apirilaren 5ean iritsiko da Korrika Urola Kostara. Zehazki, Zarautzera goizaldean helduko da, 01:31 inguruan, eta herritarrak euskararen aldeko aldarrian murgiltzen joan daitezen elektrotxarangak herriko kaleak girotu ditu gaur. Gauean erromeria izango da Musika Plazan, Korrika Kulturalaren barruan.