XXV. Argazki Bilera izango da Aste Santuaren bueltan

Zarauzko Hitza 2017ko api. 8a, 16:30
Juan Muguruzaren erakusketako argazkietako bat.

Bost erakusketa jarriko dituzte ikusgai herriko hainbat gunetan.

Guztira, bost erakusketa izango dira aurtengo Argazki Bileran. Horietatik lau hilaren 11ean irekiko dituzte: Photomuseumen, Juan Muguruzaren Azalak; Sanz Enean, Argazki Bileraren 25 urteko ibilbideari buruzkoa; Torre Luzean, Daniel Sanchezen Tokibanatutako mundua; eta Zazpin, Alvaro Ledesmaren Uholdearen ondoren. Bosgarrena, Gabriel Cualladorena, maiatzaren 9an zabalduko dute Photomuseumen.