Kortazar aparkalekuan doan aparkatu ahal izango da Aste Santuan eta Pazko Astean

Zarauzko hitza 2017ko api. 12a, 15:30
Kortazar aparkalekua

Ostegunetik apirilaren 23ra egongo da irekita Kortazar aparkalekua, eta bertan aparkatzea doakoa izango dela jakinarazi dute udaletik.

Zarauzko Udalak udaldirako prestatzen duen Kortazar aparkalekua, Iñurritza auzoko Kortazar zelaian kokatzen dena, Aste Santuan eta Pazko Astean zehar martxan jarriko dute. Hala, Zarautza gerturatzen diren bisitariek ibilgailuak bertan aparkatzeko aukera izango dute. 185 ibilgailurentzat tokia dagoela jakinarazi dute udaletik.

Bihartik apirilaren 23ra egongo da zabalik, egunero, eta bertan aparkatzea doakoa izango da datozen bi astetan.