Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu zarauztarrak

Zarauzko hitza 2017ko api. 17a, 11:59

Herritarrek administrazioarekin harremana euskaraz izateak, administrazioa euskalduntzen jarraitzeko "laguntza paregabea" dela azaldu dute.

Zarauzko Udalak UEMArekin batera, herritarrak animatu nahi ditu errenta aitorpena euskaraz egitera.
Izan ere, herritarrek administrazioarekin harremana euskaraz izateak, administrazioa euskalduntzen jarraitzeko "laguntza paregabea" dela azaldu dute.
 
Jakin badakite, gehienetan modu mekanizatuan edo autolikidazio bidez egiten direla errenta aitorpenak, baina horrelakoetan ere bada aukera aukera euskaraz egiteko.

Zarauzko Udalak eta UEMAK hainbat gomendio eman dituzte errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko. Jarraian gomendio batzuk:

- Autolikidazio proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi dutela esan dezakete herritarrek, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkie.

- Hitzordua hartzerakoan, ogasunarekin harremana euskaraz izan nahi dutela azaldu behar dute herritarrek.

- Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi dezakete herritarrek internetez, eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.