Xabier Laskibar ‘Tximas’ omentzeko kontzertua antolatu dute maiatzaren 27rako Putzuzulon

Zarauzko hitza 2017ko api. 18a, 13:37

Arraio Irratiaren 11. urtemugaren barruan egingo dute, eta Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons eta OK Korral-ek joko dute.

Maiatzaren 27an (larunbata) Arraio Irratiaren 11 urteko ibilbidea ospatuko dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Egun horretarako Xabier Laskibar Tximas zena omentzeko kontzertua antolatu dute Zarauzko irrati librekoek. “Orain, eta beste behin ere, lagunartean gogoratuko dugu rock eta blues doinuekin, Lou Olanguarekin egin genuen bezala”, azaldu dute Arraio irratikoek. Xabier Laskibar Tximas iazko irailaren 27an hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.

Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons eta OK Korralek parte hartuko dute omenaldi kontzertuan. Omenaldi kontzertuaz gainera “sorpresa gehiago” prestatuta dituztlae aurreratu dute Arraiokoek, “baina maiatzaren 27ra arte denbora dugu oraindik”.