Eskubaloiko kadete mutilak Euskadiko txapeldun, eta neskak txapeldunorde

Zarauzko Hitza 2017ko api. 30a, 15:02

Euskadiko Txapelketako lauko finalak izan dituzte jokoan Zarauzko Eskubaloiko kadeteek, ostiralean hasi eta igandea bitartean; mutilek etxean, Aritzbatalde kiroldegian, eta neskek, berriz, Etxebarrin.

Gran Camping Zarautzeko mutilek garaipena lortu dute, gaur Urdulizen aurka 22-34 irabazi ondoren. Ostiralean nagusitasunez hartu zuen mendean Bidasoa, 36-24koarekin, baina larunbatean 25-30 galdu zuten Usurbilen aurka, eta horrek egoera apur bat konplikatuago utzi zion. Izan ere, Urduliz bi garaipenekin iritsi da azken norgehiagokara, Bidasoari eta Usurbili irabazita, eta Usurbil eta Zarautz egoera bertsiuan zeuden, partida bana irabazita eta galduta. Urdulizen aurka 12 goleko aldearekin irabazteak, ordea, txapela eman die etxekoei; azkenean, Usurbil bigarrena izan da, Urdurliz hirugarrena eta Bidasoa laugarrena.

Aialako neskak txapeldunorde izan dira, Kukullaga Etxebarri nagusi izan den txapelketan. Bi taldeak parekatuta ibili dira, eta azken partidan, gaurkoan, elkarren aurka jokatu eta 20na berdindu dute. Gainerako biak, Ereintzaren eta Basauriren aurkakoak, irabazi egin zituzten aurreko egunetan, baina Kukullagak zarauztarrek baino alde gehiagorekin irabazi zutenez, beraiek irabazi dute txapelketa.