"Orain arte bezala jokatuz gero, zerbait polita lortzeko aukera dugu"

Maialen Iraola eta Bidane Salegi, Aialako jubenil taldeko jokalariak (Aritz Mutiozabal).

Aialako jubenil nesken taldeko jokalariak dira Bidane Salegi (Zarautz, 1999) eta Maialen Iraola (Getaria, 1999), eta onatu dute Espainiako Txapelketako fase finala jokatzeko ilusioz dagoela taldea.

Espainiako Txapelketako fase finala jokatzea handia izango da, ezta?
Maialen Iraola: Momentu berezia da guretzat. Ez genuen espero honaino iristea, baina azkenean sailkatu gara eta oso pozik gaude.

Gainera, etxean izango da lehia. Hori abantaila izango al da zuentzat?Bidane Salegi: Nik uste du afizioak balio erantsi bat ematen duela beti. Azkenean, etxean jokatuko dugu, eta momentu zailetan lagundu egingo gaituzte. Era berean, ilusio berezia egiten du herrian jokatzeak. Kanpoan izan balitz, familiakoek eta lagunek ezin izango zuten horren erraz bertaratu, partida batzuk aste tartean direlako. Beraz, etxean jokatzea positiboa da guretzat.

D sektoreko txapeldun izan zaretelako lortu duzue fase finalerako txartela.
B.S.: Egia esan, gozatzera joan ginen sektoreko finalera. Jakin bagenekien irabazteko aukerak genituela, eta guztia ematera joan ginen eta, batez ere, disfrutatzera.

Orain, fase finalean, bi multzotan zaudete banatuta zortzi talde onenak. Zuena B multzoa da. Nola ikusten dituzue egokitu zaizkizuen aurkariak?
M.I.: Azken faseraino iritsi gara, eta horrek esan nahi du parte hartzaile guztiek erakutsi dutela onak direla. Orain, elkarren aurka partida bana jokatuko dugu, eta horretara laburbilduko da dena: onenak irabaziko du edo gogo gehien jarri eta saiatzen denak.

Hasierako ligaxka horretan lehen bi postuetan sailkatu beharra duzue finalerdietara sailkatzeko. Posible izango dela uste al duzue?
B.S.: Bai, nik uste dut baietz! Orain arte bezala jokatu eta gauzak ongi ateraz gero, aurrera egin eta zerbait polita lortzeko aukerak ditugu.

Garaipena etxean geratzea hitz potoloak al dira?
B.S. eta M.I.: Bai!
B.S.: Horretarn oraindik ez gara jarri pentsatzen. Egunez egun joango gara, partida bakoitza mundu bat baita. Beraz, apurka-apurka, baina txapelketaz gozatzeko asmoz.

Aurkarien artean, nortzuk dira faboritoak edo zailenak?
B.S.: Gure multzoan San Sebastian de los Reyes da, eta, orokorrean, aipatu taldearekin batera, Movedre oso indartsu datorrela iruditzen zaigu.M.I.: Edonola ere, taldea ilusioz dago eta lehiatzeko gogoarekin.
B.S.: Inoiz ez dugu fase finalik jokatu, eta gure lehen aldia da. Aurretik, kadete ginenean, atarian geratu ginen, eta beti hortxe eduki dugu. Orain lortu dugula, ilusio berezia dugu.

Erlazionatuak

Espainiako jubenilen fase finala jokatuko dute aste honetan

Kirola

Jubenil nesken Espainiako Txapelketako fase finala jokatuko da Zarautzen, bihartik igandea bitartean, maiatzaren 3tik 7a bitartean. Espainiako Esta...
Irudietan: Eskubaloiko jubenil nesken Espainiako Txapelketaren aurkezpena eta harrera

Kirola

Fase finalaren funtzionamendua eta nondik norakoak azaltzearekin batera, parte hartuko duten eskubaloi taldeei harrera egin diete gaur eguerdian. E...