Elkar igurzten diren uharteak

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 5a, 14:30
Andoni EgaƱa bertsolaria eta Sonia Vazquez Azkoitiko Udaleko kultura zinegotzia. (Ihintza Elustondo)

Bihar hasiko da Azkoitiko 26. Udaberriko Musikaldia, 'Artxipielagoa' ikuskizunarekin. Hainbat diziplinatako sei artistak parte hartuko dute zuzenekoan, tartean, Andoni Egaña bertsolariak.

Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartzean sortu da Artxipielagoa. “Elkarrengandik bereizita baina elkarrengandik hurbil dauden irlek osatzen dute artxipielagoa. Bereizten dituena, batzen dituena, itsasoa da. Artista moduan, zure irlako hondartzara joan, eta hodei ertzean beste irla bateko hondartza ikusten duzunean, gogoa sartzen zaizu irla horretan zer dagoen jakiteko”. Andoni Egañak azaldu duenez, jakin-min horri tiraka ondu dute ikuskizuna, uharte batek bestea igurtziz. “Elkarrekin bidaia bat egin dugu, irlaz irla”.

Hain zuzen, Andoni Egaña bertsolaria, Ainhoa Garmendia sopranoa, Pello Ramirez txelo eta soinu jotzailea, German Ormazabal piano jotzailea, Belen Ibarrola artista eta Gorka Mendizabal dira ikuskizuneko protagonistak. Joan den larunbatean, Iruñeko Baluarte jauregian taularatu zuten lehen aldiz Artxipielagoa, eta Azkoitian egingo dute bigarren emanaldia, bihar, Santa Kutz komentuan, 18:30ean hasita. Azkoitiko 26. Udaberriko Musikaldiari hasiera emango dio ikuskizunak.

Informazio osoa Urola Kostako Hitzaren atarian dago eskuragarri.