Herri galdeketa

"Gure nortasuna biltzeko balio du galdeketak"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 16:32
Fausto Berazadi herritarra (Aritz Mutiozabal)

Fausto Berazadi herritarrak kontsultaren garrantzia nabarmendu du.

"Ni aurretik eman dut nire botoa. Arratsaldean, 20:00ak bitartean, Gure Ametsa plazako hauteslekuan egongo bainaiz", adierazi du zarauztarrak. "Nik 73 urte beteko ditut, eta gaur egun arte ezin izan dugu horrelako gauzarik egin. Pentsa, beraz, zeinen inportantea izango den galdeketa hau egitea eta jende guztiak parte hartzea. Adibidez, jende batek galtzetzen du zertarako balio duen honek... Honek balio du gure nortasuna biltzeko. Alegia, euskaldunak garela adierazteko; hau da, gure hizkuntza, kultura, esateko eta izateko erak nabarmentzeko".