Herri galdeketa

"Halako ekimenak beharrezkoak dira, noizbait zerbait lortzekotan, elkartuta lortuko dela erakusteko"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 17:53
IƱigo Mantzizidor 'Mantxi', irekiera ekitaldian.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'-k hauteslekuen irekiera ekitaldian hartu du parte, Imanol Urbieta eta Imanol Muruari buruzko bertsoekin.  

"Botoa ematea garrantzitsua iruditzen zait, horrek aukera ematen digulako geure nahia zein den adierazteko, aukera Bai ala Ez izan. Behintzat boto bidez izan dadila, eta ez goitik esaten dutelako, menpean egonda. Hau noizbait loteslea balitz, behar duen bezalakoa, askoz hobeto. Baina, bitartean, halako ekimenak egin beharko dira. Bestalde, aukera ona iruditzen zait alderdi ezberdinak bildu direlako. Zarautzen, bereziki, jende ezberdin asko mugitu da eta hori pozgarria da. Pozgarria da ikustea ezker abertzalea eta EAJ zenbait gauzetan behintzat ados daudela. Halako ekimenak beharrezkoak dira, noizbait zerbait lortzekotan, elkartuta lortuko dela erakusteko".