Herri galdeketa

"Herri galdeketaren garrantzia ez da hainbeste matematikoa; haren funtsa demokratikoa da inportantea"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 18:06
Xabier Txurruka alkatea, bozkatu ondoren.

Xabier Txurruka alkateak herri galdeketaren funtsa demokratikoa nabarmendu du, datuen gainetik.

"Garrantzia berezia dauka gaurkoak. Herritarrei euren iritzia galdetu eta iritzi hori libreki zein demokratikoki emateko aukera izatea benetan eskertzekoa dela uste dut. Eta aukera hori ematen denean, baliatu egin behar dela uste dut, norberaren iritzia emateko. Gaurko ariketaren garrantzia ez da hainbeste matematikoa edo aritmetikoa; haren funtsa demokratikoa da inportantea. Gaurkoa erabat demokratikoa da, eta hori nahiko nuke nabarmendu: herritarrek libre eta demokratikoki euren iritzia ematea halako gai sakon batean, lehen pauso bat dela etorkizunean etor daitezken kontsultei begira".