Erraustegiaren aurkako protesta egin dute

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 9a, 12:15
Dozenaka lagunek egin zuten elkarretaratzea Zarautzen (@ZarautzeneZutik).

Atzo hasi zituzten Zubietan erraustegia egiteko lanak, eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, protestak egin zituzten atzo Gipuzkoako hainbat herritan. Urola Kostan ere egin zituzten elkarretaratzeak, tartean, Zarautzen, Lege Zaharren enparantzan. Errausketarik ez, ez gure izenean lelopean egin zituzten mobilizazioak han-hemenka.