Otsailaren 6an abiatu zituzten Igerain-Gain parkea estaltzeko lanak. Santi eta Iñigo Peñalba eta Aritz Diez arkitektuek diseinatu zuten proiektua, eta Altuna y Uria enpresa ari da lanak egiten. Zarauzko Udaletik jakinarazi dutenez, hil honetan bukatuko dituzte obrak eta ekainetik aurrera erabilgarri izango da.