Eguerdian Zarauztik Mundura jaiaren irekiera ekitaldia egin dute Lege Zaharren Enparantzan, eta hamar urtetan zehar kultur aniztasuna eta elkarbizitza oinarrian dituen jaia antolatzen lagundu duten herritarrak omendu ditu Zarauzko Udalak. Era berean, jatorri desberdinetako zarauztarrek Julen Aranguren Inmigrazio eta Kultur Aniztasun teknikariari oroigarritxoa eman diote, hamar urtetan egin duen lana aitortzeko.
Urtero bezala, munduko hainbat herrialdetako dantza, musika eta jakiez gozatzeko aukera izan da Zarauztik Mundura jaian.