Elkartasun azoka antolatu du Hotz-Zarautzek hilaren 27 eta 28rako

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 16a, 10:31
Askotariko ekitaldiak antolatu ohi ditu Hotz-Zarautzek errefuxiatuei laguntzeko. Argazkian, txokolatada solidarioa.

Itsas Salbamentua-Zaporeak, Cafe Rits eta En Red SOS Refugiados elkarteei lagunduko diete bildutako diruarekin.

10:00etatik 20:00etara, askotariko produktuak izango dira salgai maiatzaren 27an eta 28an, itsas pasealekuan. Hotz-Zarautz elkarteak antolatuta, elkartasun azoka izango da egun horietan, gerretatik ihes dabiltzan pertsonei eta errefuxiatuei laguntzeko babesten dituen proeiktuak finantzatzen jarraitu ahal izateko. Besteak beste, Itsas Salbamentua-Zaporeak, Cafe Rits eta En Red SOS Refugiados elkarteak lagunduko dituzte bildutako diruarekin.

Askotariko produktuak aurkitu ahalko dira bigarren eskuko azoka horretan, guztiak herritarrek emandakoak: objektu apaingarriak, arropa, altzariak, besteak beste.