Atzerritartasunari buruzko saio informatiboa, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 16a, 10:40

Gipuzkoako SOS Arrazakeriako abokatuak eskainiko du, 18:00etatik aurrera.

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean, atzerritartasunarei buruzko hitzaldia antolatu dute biharko. Bertan, paperak nola lortu eta mantendu, familia berriz batzeko prozedura azaldu nahiz nazionalitatea lortzeko izapideen xehetasunak emango ditu Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko abokatu batek.

Saio informatiboa Etxezabalako aretoan izango da, 18:00etatik aurrera.