zarauzkohitza.eus

Ainhoa Garayarren taldeak kontzertua emango du larunbatean

Zarauzko Hitza 2017-05-16 16:16   kultura

Ainhoa Garayarren taldeak kontzertua emango du larunbatean Lehenbiziko aldiz joko dute Zarautzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kunst hari laukoteak emanaldia eskainiko du Modelo aretoan, larunbatean. Duela hiru bat urte osatu zuten Musikeneko lau ikaslek taldea: Ainhoa Garayar biolin jotzaile zarauztarrak, Pablo Flores biolin jotzaileak, Alba de Diego biola jotzaileak eta Alejandro Blanco biolontxelo jotzaileak. Lehenbiziko aldiz izango dira Zarautzen zuzenean. 17:30ean hasiko dute kontzertua, eta sarrera 5 euro kostako da. Dmitri Shostakovich, Johann Sebastian Bach eta Franz Joseph Haydn musikarien lanak eskainiko dituzte.

2017/05/20 17:30

Modelo aretoa | Zarautz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa