Ainhoa Garayarren taldeak kontzertua emango du larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 16a, 16:16
Lehenbiziko aldiz joko dute Zarautzen.

Kunst hari laukoteak emanaldia eskainiko du Modelo aretoan, larunbatean. Duela hiru bat urte osatu zuten Musikeneko lau ikaslek taldea: Ainhoa Garayar biolin jotzaile zarauztarrak, Pablo Flores biolin jotzaileak, Alba de Diego biola jotzaileak eta Alejandro Blanco biolontxelo jotzaileak. Lehenbiziko aldiz izango dira Zarautzen zuzenean. 17:30ean hasiko dute kontzertua, eta sarrera 5 euro kostako da. Dmitri Shostakovich, Johann Sebastian Bach eta Franz Joseph Haydn musikarien lanak eskainiko dituzte.