Prozesu Eratzailearen barruan, eskualdeka aurkezpen foroak egiten ari dira. Hain zuzen, Zumaian egingo da foroa zarauztarrekin eta getariarrekin batera (Urola Kostako foroa). Forondan izango da, maiatzaren 24an, 18:30etik aurrera. Bilera irekia izango da, eta ez dago izenik eman beharrik. Foroan Oihana Etxebarrieta eta Pello Urizar izango dira.