Ekainaren 2tik 23ra izango da Rockumentalak! zikloa

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 16a, 16:54
The Stooges taldea 'Gimme danger' dokumentalean.

I Love Rock elkarteak egitarau betea prestatu du Rockumentalak! zikloaren 10. urteurrenerako.

Martxoan hasi ziren urteurrena ospatzen, The Sadies taldearen kontzertuarekin, eta, orain, ohiko rock dokumentalen ekitaldiari helduko diote. Ekainaren 2tik 23ra bost hitzordu antolatu dituzte, guztiak Modelo aretoan: lau film emanaldi eta zuzeneko, eta kontzertu bat. Horrez gain, ekitaldiaren 10 urteak jasotzen dituen argazki erakusketa bat ere paratuko dute.

Egitaraua
Ekainak 2
Gimme danger (Jim Jarmusch, 2016). Modelo aretoan, 22:00etan.
Aurkezlea: Reyes Torio. Zuzenekoa: Ainara Legardon.

Ekainak 3
Rocknrollers (Juanma Bajo Ulloa, 2012). Modelo aretoan, 22:00etan.
Aurkezlea: Juanma Bajo Ulloa. Zuzenekoa: Luma.

Ekainak 9
Kontzertua: Toy eta Vulk. Modelo aretoan, 22:00etan.

Ekainak 16
Heaven adores you (Nickolas Rossi, 2014). Modelo aretoan, 22:00etan.
Aurkezlea: Jerry Corral. Zuzenekoa: Rafa Berrio.

Ekainak 23
Pulp: A film about life, death & supermarkets (Florian Habicht, 2014). Modelo aretoan, 19:00etan.
Oasis: Supersonic (Mat Whitecross, 2016). Modelo aretoan, 22:00etan.
Aurkezlea: Alvaro Fierro. Zuzenekoa: Kokoscha.

Toy eta Vulk taldeen kontzerturako sarrerak 14 euro balio du, baina aurretik ere eros daiteke. Gainerako emanaldi bakoitzak 6 euro balio du. Hala ere, bonoak erosteko aukera izango 25 eurotan.; erreserba egiteko rockumentalak@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta zehaztu behar da zenbat bono eta noren izenean erreserbatu nahi diren adieraztea. Ondoren, 310 dendan jaso jaso eta ordaintu ahalko dira bonoak.