Mendi Tour zirkuituko filmak ikusgai, Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 17a, 10:00
'Boys in the bugs' ikus-entzunezkoaren zati bat.

Lehen saioa ostegun honetan izango da, eta bigarrena, astebete geroago, maiatzaren 24an. Akabuko martxea filmeko protagonistetako bat Eli Arrillaga zarauztarra da.

Pagoeta mendizale elkartea Mendi Tour zirkuituaren barruan sartu da, eta, hala, Bilbao Mendi Festibalean ikusitako filmak ikusteko aukera izango da Zarautzen. Lehen saioa bihar, osteguna, izango da, eta lau lan emango dituzte: Annapurna II unclimbed, Boys in the bugs, Crossing home: a skier’s journey eta Akabuko martxea. Emanaldiak Modelon izango dira, 20:00etan hasita, eta sarrerak 3 euro balio du.

Akabuko martxea filmeko protagonistetako bat Eli Arrillaga zarauztarra da. Artzantza eta trashumantzia jorratzen dituen filma da hori, Gipuzkoako Goierritik Bizkaiko Uribe kostaldera mendiz eginiko artzain bidea. Filmaren zuzendari Aitor Gisasolak aurkeztuko du filma bihar, osteguna, Modelo aretoan.

 

Erlazionatuak