zarauzkohitza.eus

Ia 700 lan aurkeztu dituzte Salbatore Mitxelena Lehiaketara

Zarauzko Hitza 2017-05-18 15:51   kultura

Sari banaketa ekitaldia ostiral honetan izango da, 19:00etan hasita, Modelo aretoan.

Ia 700 lan aurkeztu dituzte Salbatore Mitxelena Lehiaketara
Iazko Salbatore Mitxelena Lehiaketako sari banaketa (Aritz Mutiozabal). | Ikusi handiago | Argazki originala

Haur eta gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, udaleko Hezkuntza sailak urtero antolatu ohi du Salbatore Mitxelena Lehiaketa. Aurtengoa 35. aldia da, eta izan duen erantzunaren gustura agertu dira antolatzaileak. Guztira, 698 lan aurkeztu dituzte herriko ikastetxeetako ikasleek: 520 ipuin eta 178 olerki, hain zuzen ere.

Horren harira, balorazio "positiboa" egin du Hezkuntza zinegotzi Nekane Iribarrek, "aurten ere benetan emankorra izan baita herriko haur eta gaztetxoen jarduna". Bere ustez, lehiaketaren helburua "urtero indartzen" doala erakusten dute aurkeztutako ia 700 lanek.

Sarituek dirutan eta liburutan jasoko dituzte sariak eta gaztetxoenentzat oroigarriak iznago dira. Era berean, saritutako ipuin eta olerki guztiak liburu batean emango dituzten argitara.

Epaimahai ondorengo kideek osatu dute: Itziar Iruretagoiena, Orokieta Herri Eskolako ordezkaria; Lore Garcia, Antoniano ikastetxeko ordezkaria; Miriam Mendoza, Salbatore Mitxelena Ikastolako ordezkaria; Garbiñe Etxeberria, Oteitza Lizeoko ordezkaria; Marina Aranzabal, Lizardi Institutuko ordezkaria; Idoia Artola, La Salle ikastetxeko ordezkaria; Bertol Arrieta idazle; eta Samara Velte kazetaria.

 

2017/05/19 19:00

Modelo aretoa | Zarautz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa