Talaimendira irteera, Mendimetroen barruan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 19a, 15:30

Kilometroak 2017ko Erronka egitasmoaren barruan sortu dute Mendimentroak ekimena. Horren helburua da mendizaletasuna bultzatzea, eta horretarako Gipuzkoako Ikastola guztiek mendi irteerak egitea proposatu dute, guztiak egun berean. Igande honetan izango da; ikastola bakoitzak txangoa antolatu du, bakoitzak bere ingurura. Salbatore Mitxelenak Talaimendira egingo du irteera. 10:00etan bilduko dira parte hartzaileak, ikastolan bertan.