Bi domina Espainiako juniorrean

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 19a, 15:33
Imanol Zulaika eta Aitor Gabirondo (ZKE Halterofilia).

ZKE Halterofiliako Imanol Zulaika eta Aitor Gabirondo Gandian izan ziren joan den larunbatean, maiatzaren 13an, junior mailako Espainiako Txapelketan.

Zulaikak zilarrezko domina lortu zuen abiadan, eta brontzezkoa sailkapen orokorrean hirugarren bukatuta; 4.a izan zen jasotze altxatzean.

Gabirondok 8. postua lortu zuen abiada, eta 5. postua jasotze altxatzean; sailkapen orokorrean 7. tokian bukatu zuen. Txapelketa osoan Jon Mendizabal eta Ibon Eguzkitza egon ziren entrenatzaile lanetan.

Bihar, maiatzaren 20an, senior mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Zarautzen, eta bertan lehiatuko dira ZKE Halterofiliako pultsolariak.