Dagoeneko egin daiteke aurre matrikula Imanol Urbieta musika eskolan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 22a, 09:00
Musika eskolako haurrak, emanaldi batean.

Gaurtik hilaren 30era bitartean egin ahalko da. Horretarako, udal musika eskolara bertara jo beharko da–idazkaritza astelehenetik ostegunera 15:30-19:30 artean dago zabalik eta ostiraletan 09:30-13:30 bitartean– edota horren webgunearen bidez egin. Informazio gehiago lortzeko, 943-506589 telefonora deitu zein imanolurbietazme@gmail.com helbidera idatz daiteke.