Emaus fundazioak kafe tertulia antolatu du partaidetza eta kultur artekotasunari buruz. Hilaren 24ean, asteazkenean, izango da, Lakarin. Besarkadak egitasmoaren barruan, bi hezitzaile izango dira protagonista. Oscar Jara perutarra eta Begotxu Olaizoa zarauztarra. Biek ala biek hezkuntza mailatik aztertuko dituzte gaiok.
Bertaratzen direnek bidezko merkataritzako kafea zein bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute, ekarpenak egiteaz gain. Doan izango da edukiera bete arte. 18:30ean hasiko dira mahai inguruarekin.