Jaiekin gaur jarraituko dute; besteak beste, pilota txapelketa, jubilatuentzako hamaiketakoa, toka txapelketa, gazteentzako jokoak eta zuzeneko musika izango da. Bihar, berriz, Santa Marina eguna izango da, jaien azkena, baina izango da zer gozatua: goizean goiz troikitilariak, prozesioa, trikitilariak, Jalgiren erakustaldia, patata tortila lehiaketa eta dantza-musika emanaldia.