Danbor hotsak Santa Marinan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 20a, 11:29

Ohiturari jarraituz, santamarinetako danborrada egin zuten atzo gauean. Astean zehar hainbat entsegu egin ondoren, jai giroan eta lagunartean ospatu zuten ekitaldia, Santa Marina kaletik abiatuz eta herriguneari itzulia emanez, Musika Bandaren laguntzarekin. Ohiko karroza ikusgarriak ere ez zuen hutsik egin, jaiko erreginarekin eta bere laguntzaileekin.

Jaiekin gaur jarraituko dute; besteak beste, pilota txapelketa, jubilatuentzako hamaiketakoa, toka txapelketa, gazteentzako jokoak eta zuzeneko musika izango da. Bihar, berriz, Santa Marina eguna izango da, jaien azkena, baina izango da zer gozatua: goizean goiz troikitilariak, prozesioa, trikitilariak, Jalgiren erakustaldia, patata tortila lehiaketa eta dantza-musika emanaldia.

Erlazionatuak