Irudietan: Mikroplastikoak ari dira biltzen hondartzan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 22a, 11:22

Gaur, Bioaniztasunaren Nazioarteko Egunean, herriko ikastetxe guztietako DBH eta Lanbide Heziketako 400 ikaslek hondartza garbitzen jardungo dute. Hain zuzen ere, Aztertuz programaren barruan, mikroplastikoak biltzen ariko dira. Gai horiek hondarretatik erretiratzeaz gain, sentsibilizatzeko baliagarri izango da ekitaldia. Horretarako, karpa bat atondu dute Dama parean, herritarrei informazioa helarazteko.