Enrique Egaña Gipuzkoako txapeldun, beteranoetan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 25a, 09:00
Enrique Egaña bolaria ezkuinean, txapelarekin (Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Elkartea).

Aurreko igandean, maiatzaren 21ean, Añorgako bolatokian Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen beterano, jubenil eta infantil mailetan, eta Zelaiondoko Bol&Tok taldeko Enrique Egaña bolaria txapeldun izan zen beteranoen mailan, 48 birla bota ondoren.

"Emaitza ezin hobea aurtengo denboraldiari amaiera emateko", nabarmendu dute elkartetik. Taldeko txapelketan 3. postua lortuz ekin zioten, eta, gero, Ligako tiraldietan, bai bolotan bai tokan , sariak biltzen jarraitu dute. "Esan genezake, beraz, 2017 hau orokorrean aurrekoa baino hobeagoa izan dela". Talde bezala bola eta tokako munduan "gure maila eta lekua" hartzen direla adierazi dute.