Literaturia 2017

SkizopozikS errezitaldi hitzperimentalarekin abiatuko da Literaturia

Gaur arratsaldean, 20:00etan hasita, izango da Markos Gimeno Vesgaren "poesia eskizoeledun" umoretsua. Euskalduna tabernan eskainiko du saioa, eta Literaturia jaialdiaren atarikoa izango da. Irekiera ofiziala bihar egingo dute Modelon, Bea Salaberri eta Katixa Dolhareren manifestuarekin