IV. Mus Txapelketa jokatuko dute larunbatean Zelai Ondon

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 26a, 16:43

Zelai Ondoko festak gerturatzen ari dira, eta berotzen joateko IV.Mus Txapelketa antolatu dute biharko. Txapelketa azkarra izango da, 4 errege eta 4 usteletara. Izena Iluntze tabernan eman beharko da, 15:30etik 16:15era, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Hainbat sari banatuko dituzte.