Literaturia 2017

Jende ugari bildu du Literaturiak

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 27a, 18:29

Goizez zein arratsaldez, jende ugari ari da biltzen Literaturia. Hiru gunetan banatuta, askotariko ekitaldiez gozatzen ari dira herritarrak nahiz bisitan etorri direnak: ikuskizunez Modelon, liburu aurkezpenez Garoan eta haurrentzako saioez Jon Braunen tipian, Musika plazan. Azken gune horretan liburu azoka ere atondu dute, urtero legez. Gauean, Pete Seeger gogoan kontzertua izango da, Lou Topet taldearen eskutik, Modelon. Bihar da Literaturiako azken egun, eta beste hainbeste ekitaldi izango dira. 

Erlazionatuak

Literaturiako egitaraua

Zarauzko Hitza 2017 mai 03 Zarautz