600 zikloturistek hartu dute parte Zarautz-Zarautz Klasikoan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 28a, 15:52

08:00etan Lizardi ingurutik abiatuta, 150 kilometro egiteko aukera izan dute 600 zikloturistek, Gipuzkoa zeharkatuz. Ibilbide guztia egin ala ez, apurka-apurka heltzen joan dira Lege Zaharren enparantzara, Haimar Zubeldiari egin dioten omenaldia bertatik bertara jarraitzeko. Urtero legez, Zarauzko Zikloturista Elkarteak antolatu du irteera.