Zarautz inguruko anfibioak ezagutzeko irteera

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 29a, 12:46
Ander Izagirre.

Asteartean, maiatzaren 30ean, izango da, eta Arkamurkaren lokalean jarri dute hitzordua, 20:15ean.

Zarautz inguruan hainbat anfibio bizi dira, askorentzat ezezagunak horietako asko, eta irteerarekin natur aberastasun hori ezagutzera eman nahi du Arkamurkak. Ingurugiro Zientzietan lizentziatua eta herpetologian aditua den Ander Izagirrek egingo ditu gidari lanak, eta herriko hainbat toki bisitatuko dituzte.