Udako eskaintza zabala, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 5a, 10:29
Aquatic Landes parkea.

Haize-Orratz gaztelekuko hezitzaileek #Udagazte17HO udako egitaraua aurkeztu berri dute. Hori prestatzeko, maiatzean zehar gazteen proposamenak jaso zituzten: 193 laguneko erantzun dute galdeketa eta aurrez ere hainbatek eman dute euren iritzia. Iradokizun horietan oinarrituta osatu dute udako eskaintza. Atxikitako dokumentuan dago ikusgai egitaraua. Interesa dutenek ekainaren 15era arte eman dezakete izena.