Pettiren kontzertua larunbatean, Barley tabernan

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 7a, 11:36

Iazko udaberrian kaleratu zuen beratarrak Hotzikarak diskoa. Geroztik, zuzenekoak ematen ari da Etxeko Uzta taldearekin. Oraingoan, ordea, bakarka eskainiko du zuzenekoa, Barley tabernan. 22:00etan hasiko du emanaldia eta sarrera doan izango da.