Aldaketak izango dira errepidetan eta autobusetan, triatloiagatik

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 8a, 17:30
N-634 errepidea itxi egingo dute probak iraun bitartean. (Aritz Mutiozabal)

N-634 errepidea itxita egongo da probak iraun bitartean, eta hainbat autobus lineetan ere aldaketak izango dira.

Triatloia dela-eta, errepideetan hainbat moldaketa egingo dituzte larunbatean probak irauten duen bitartean. N-634 errepidea itxita egongo da Zarauztik Oriorako norabidean, 16:00etatik 17:45era, eta Zumaiatik Zarauzko norabidean, 14:00etatik 17:45era. Zarautzen, 14:30etik 18:35era itxiko dute kostako errepidea, eta baita inguruetako bizitegi inguruetako kaleak ere. San Inazio (14:30-16:35), Seitximeneta (16:50-21:00), Gipuzkoa (16:50-21:00) eta Zigordia (16:50-21:00) kaleak ere itxiko dituzte. Kale horietako garajeetarako sarrera-irteerak ezingo dira egin, beraz, aipatutako ordutegietan.

Autobusaren hainbat lineatan ere izango du eragina triatloiak. Lurraldebusen webgunean kontsulta daitezke ibilbideak.