Zarauzko Triatloia 2017

Atzera kontua hasi da

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 10a, 09:05

Zarauzko XXXI. Triatloia jokatuko dute gaur 650 lagunek, eta hainbat eta hainbat dagoeneko pasatu dira Munoa plazan atondu duten karpatik dortsala jasotzera. Oraindik jaso ez dutenek gaur goizean izango dute horretarako aukera. Probari 14:00etan emango diote hasiera, emakumeen irteerarekin, eta ordu laurden geroago gizonezkoak abiatuko dira; Getariako Malkorbe hondartzatik uretaratuko dira.