'Heaven Adores You' lana emango dute Rockumentaletan

Nickolas Rossi zinemagileak 2014an filmatu zuen dokumentalak Elliott Smith (1969-2003) indie-rock musikariaren ibilbidea jasotzen du. Emanaldia Modelo aretoan izango da ostiral honetan, 22:00etan hasita, eta Jerry Corral kazetariak aurkeztuko du. Filmaren ondoren, Rafa Berrioren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.